Hil egin da Goizuetan bart arratsean Pagotxuri inguruan istripua izan duen 81 urteko gizonezkoa

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 26a, 08:17

Fozuzaingoak jakitera eman dutenez, ezbeharra atzo ilunabarrean gertatu zen Goizuetan. Ageri denez, Alkasosoalde auzoko 81 urteko goizuetarra da hildakoa. Gaueko 9ak aldera etxekoak deitua zuten larrialdi zerbitzuetara aita ez zela etxera itzulia abisatzeko. Azkenean aurkitu dute biktima eta, antza denez, ezbeharra ibilgailua bidetik atera eta zuhaitz baten kontra jo ondotik gertatu da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun