Martxoaren 4tik 14ra herria more kolorez janzteaz gain, egitarau zabala antolatu dute Leitzan. Egun hauetan zehar Herri Aretoko erakusleihoan Geroa ereiten murala ikusgai egonen da.
Martxoaren 4a, osteguna.
Leitzaldeko irakurle talde feministak 18:30ean Atekabeltzen egin du hurrengo hitzordua. Bertan, Aroa Uhartek itzulitako Erle langileen amodioak liburua izanen dute hizpide.
Martxoaren 6a, larunbata.
Larunbatean, Erradikalak ginen antzezlana izanen da Herri Aretoan, 18:00etan. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariak bakarrizketak eta bertsoak tartekatuko dituzte. 'Neska gazte promesa' etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, beldurraz, biolentziaz eta beste hainbat gaiz ariko dira.
Martxoaren 7a, igandea.
Igandean 12:00etan Torrean bildu eta irratsaio-poteo feminista eginen dute. Arratsaldean, Sugarren mende liburuaren aurkezpena izanen dute. Hitzordua 18:00etan Herri Aretoan egina dute.
Martxoaren 8a, astelehena.
Dena aldatuz sistema arrakala lemapean 20:00etan Lopenean kontzentrazioa deitu dute.
Martxoaren 11, osteguna.
Ostegunean Cholitas dokumentala pantailaratuko dute 18:30ean Herri Aretoan.
Martxoaren 13a, larunbata.
Gorputzetik plazerera yoga erlaxazio saioa izanen dute 11:00etatik hasita. Tokia parte-hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.