Martxoaren 6an, larunbatean, Erradikalak ginen antzezlana izanen da Herri Aretoan, 18:00etan, udalak antolatuta. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariak bakarrizketak eta bertsoak tartekatuko dituzte. 'Neska gazte promesa' etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, beldurraz, biolentziaz eta beste hainbat gaiz ariko dira.