M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

Leitzaldeko irakurle talde feministak martxoaren 4an du hurrengo hitzordua

Ttipi-Ttapa 2021eko martxoaren 2a

Aroa Uharte leitzarraren liburua izanen dute hizpide.

Aroa Uharte leitzarrak itzulitako Erle langileen amodioak liburua irakurtzeko deia egin du Sastrakak Leitzaldeko talde Feministak taldeak

Martxoko aurreneko ostegunean, martxoaren 4an, 18:30ean bilduko dira Atekabeltzen eta Uhartek ere solasaldian parte hartuko du. Norbaitek liburua behar izanez gero, sastrakak@gmail.com helbidera idatziz eskatzen ahalko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun