Turismoari buruzko ikastaroak emanen dituzte Leitzan eta Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 24a, 13:00

Edukieta mugatuan eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta eskainiko dituzte ikastaroak.

Martxotik maiatzera bitarte, Cederna Garalur Elkarteak eta Plazaola Patzuergo Turistikoak oinarrizko marketin ikastaroa, turismoari bideratutako frantses ikastaroa eta gai fiskalei buruzko bost prestakuntza saio emanen dituzte dohainik.

Turismoari bideratutako frantses eta oinarrizko marketineko bi ikastaroak presentzialak izatea aurreikusten da; gai fiskalei buruzko bi ikastaroak, aldiz, online izanen dira. Ikastaro presentzialetan gehienez ere 16 lagunek parte hartu ahal izanen dute. 

Turismoari bideratutako marketin eta sare sozialak

Ikastaroa oinarrizko mailan hasiko da eta marketinaren inguruko oinarrizko kontzeptuetatik hasita, sare sozialek eskaintzen dituzten azken joerak izanen dituzte hizpide. Baliabide hauen bidez, negozioek dituzten zerbitzuen berri eman diezaiekete bezeroei. Ikastaro honetan Aner Ansorenak eginen ditu gidaritza lanak eta norberak bere ordenagailu edo tableta eraman beharko du.

Leitza

  • Egutegia: astelehenetan eta asteazkenetan, apirilaren 12tik maiatzaren 12ra.
  • Ordutegia: 15:00-17:00. Guztira: 20 ordu.
  • Tokia: Leitzako Udaletxeko areto nagusia.
  • Izen-ematea: apirilaren 9ra arte 948 45 03 09 telefonoan.

Lekunberri

  • Egutegia: astelehenetan eta asteazkenetan, martxoaren 1etik 31 bitarte.
  • Ordutegia: 15:00.17:00. guztira: 20 ordu.
  • Tokia: Plazaolako geltokia.
  • Izen-ematea: otsailaren 26ra arte 848 42 45 00 telefonoan.

Turismoari bideratutako frantses ikastaroa

Eskualdean turista frankofonoen presentzia handia da eta eskaera honi erantzuna emateko turismoari bideratutako frantses ikastaroa antolatu dute. Prestakuntza saio hauek Frances OUI akademiak eskainiko ditu.

Lekunberri

  • Egutegia: asteartetan eta ostegunetan, apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
  • Ordutegia: 10:00-12:00. Guztira: 20 ordu.
  • Tokia: Plazaolako geltokia.
  • Izen-ematea: apirilaren 16ra arte, 848 42 45 00 telefonoan.

Ogasunarekin betetzeko dokumentuak antolatu

Onlineko ikastaro honen bidez Ogasunerako bete beharreko izapideak zein diren eta hauek nola bete behar diren ikasiko dute ikasleek. Bigarren saioan ziurtagiri digitalean, fakturetan eta online bidezko izapideetan sakonduko dute.

Ogasuna (orokorra)

  • Egutegia: martxoaren 16a, asteartea.
  • Ordutegia: 10:00-13:00.
  • Izen-ematea: martxoaren 15era arte 617 60 93 28 telefonoan edo mendialdea@cederna.es helbidean.

Ogasuna (Online)

  • Egutegia: martxoaren 23a, asteartea.
  • Ordutegia: 10:00-13:00.
  • Izen-ematea: martxoaren 22ra arte 617 60 93 28 telefonoan edo mendialdea@cederna.es helbidean.

Bi ikastaroak Cederna Garalurrek eskainiko ditu eta online izanen dira.

Ikastaro eta lantegiak Cederna Garalur Elkarteak, Plazaola Patzuergo Turistikoak eta Nafar Lansare/Nafarroako Enplegu Zerbitzuak elkarlanean antolatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun