Goizuetako Arainburu mendi taldeak Nekuko Zubira mendi-irteera antolatu du larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 23a, 09:00
Oraingoan distantziak gorde edo maskara erabili beharko dute Goizuetako mendizaleek mendi itzulia egiterakoan.

Gehienez ere 36 lagunek parte hartu ahal izanen dute eta ostegunera bitarte apunta daitezke

Goizuetako Arainburu mendi taldeak larunbat honetan, otsailaren 27an, Nekuko Zubira ateraldia antolatu du. Bi ordu eta bi ordu eta erdi arteko itzulia izanen da eta 09:30ean gelditu dira Artzanen. Herritarrentzako deialdia izanen da eta hamabiko taldeak eginen dituzte. Hiru gida izanen direnez, 36 lagunetara mugatuko dute. Parte hartzeko estankoan apuntatu behar da  otsailaren 25a, ostegunera arte, eta maskara eraman beharko da, segurtasun neurriak mantendu ezin direnean erabiltzeko. Hamaiketakoa norberak eraman beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun