'Burnizko potoa' komikia aurkeztuko dute larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 25a, 09:00
Aurkezpenean komikiaren egileak egonen dira. Argazkia: Oarsoaldeako hitza.

Osasun egoerak hala behartuta, herritarrek hain maiteak dituzten inauteririk gabe gelditu behar izan dute aurten. Baina horren faltan, hainbat ekitaldi iragarri dituzte udalak, kultur taldeak, euskara zerbitzuak eta gizarte zerbitzuek.

Otsailaren 27an, larunbatean, Artikutzaren trenaren historia kontatzen duen Burnizko potoa komikia aurkeztuko dute Jokin Mitxelenak, Antton Kazabonek eta Antton Mendizabalek. Adin guztietakoentzako hitzordua izanen da eta 18:30ean Ganbaran eginen dute.

Burnizko potoa

Artikutzako Gamio etxean gizon bat azaldu da hilzorian. Aizkoraz jotako zauri latz bat darama bularrean. Artikutzako meatzarien artean, azkar zabaldu da gizon hori Berdafiyo baserrikoarekin tratutan ibiltzen den Tratuko bandidoa dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun