Mankomunitatetik adierazi dutenez, «aurten beste formakuntza saio batzuk aurreikusi ditugu gaian sakondu eta adibide praktikoekin genero ikuspegia udal jardueran nola txertatu ikusteko».
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko berdintasun programatik Leitza eta Aresoko hautetsiei zuzenduriko formakuntzaren bigarren eta azken saioa izan zuten ostegunean Idoia Lekuerekin. Joan den astekoa bezala, saio parte hartzailea izan zen eta honekin tailerra amaitutzat eman dute.
Mankomunitatetik adierazi dutenez, «aurten beste formakuntza saio batzuk aurreikusi ditugu gaian sakondu eta adibide praktikoekin genero ikuspegia udal jardueran nola txertatu ikusteko».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.