Katez musika taldeak 'Aurpegia Biluztu' singlearen bideoklipa aurkeztu du

Ttipi-Ttapa 2021eko otsailaren 19a

Leitzako metalcore taldeak aurten bere hirugarren diskoa kaleratuko duela iragarri du, Argiz Iluntzen izenekoa. Eta horren aurrerapen gisa, Aurpegia Biluztu singlearen bideoklipa aurkeztu du.

Sei laguneko taldea da Katez: Markel Barriola eta Unai Urkiola kantari aritzen dira, Mikel Sagastibeltza eta Manex Moreno gitarrarekin, Julen Zeballos baxuarekin eta Oinatz Mariezkurrena bateriarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun