Otsailaren 26an, ostiralean, Bi(zi) hotsak emanaldia eginen dute Mikel Illarregik eta Ione Gorostarzuk. Udalak antolatutako hitzorduan, olerki musikatuak errezitatuko dituzte eta 19:00etan Herri Aretoan izanen da. Aurretik Astiz eta Maimurren sarrerak hartu beharko dira, bi eurotan.