Inauteriak gogoan oraingo eta lehengo irudiekin bideo ederra osatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 15a, 11:00

Beste toki askotan bezala, Goizuetan ere bertan behera utzi dituzte inauteriak. Baina «ospatutakoak inork kenduko ez dizkigulako», urteetan inauterietan hartutako irudiekin bideoa osatu dute Goizuetako Mozorroek.

Argazki berriak eta ez hain berriak, koloretakoak eta zuri-beltzekoak... «2022an elkartuko garen» itxaropenarekin oroitzapenekin gozatzeko bideoa egin dute goizuetarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun