Istripuaren lekutik ohatila batean jautsi dute zauritua ibilgailuak eta anbulantzia zituzten tokiraino. Langileak ageri zituen zaurien larritasuna ikusita, Nafarroako Ospitalera helikopteroz eramatea erabaki du mediku taldeak.
Larunbat goizeko 9ak aldera laneko istripu bat izan duen 27 urteko baso-langile bat erreskatatu dute Goizuetan. Tokiraino sartzeko ibilbide zaila izaki, helikoptero baten laguntzaz baliatu behar izan dute buruan eta bizkarrean zauritutako gaztea ospitalera eramateko. Erreskate lanetan Goizuetako suhiltzaile boluntarioek eta Goizuetako mediku-erizainek ere parte hartu dute.
Istripuaren lekutik ohatila batean jautsi dute zauritua ibilgailuak eta anbulantzia zituzten tokiraino. Langileak ageri zituen zaurien larritasuna ikusita, Nafarroako Ospitalera helikopteroz eramatea erabaki du mediku taldeak.
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.