Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hirugarren finalerdia jokatuko dute igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 18a, 08:00
Joxean Etxeberria, Aizarnan jokatutako saioan.

Urrezko Harrijasotze Txapelketako hirugarren eta azken finalerdia ere bertan jokatuko dute

Herri kirola maite dutenek gozatzeko aukera izanen dute otsailaren 21ean, igandean 12:00etatik aurrera, Leitzako Amazabal pilotalekuan. Aizkoran, Zigako Joxean Telletxeak Unai Otaegirekin bikote eginez eta Beintza-Labaiengo Jon Telletxeak, Luis Polancorekin, binakako Urrezko aizkolari txapelketako finalerako txartela izanen dute jokoan.

Batetik,  Binakako Urrezko Aizkolari Txapelketako hirugarren finalerdia jokatuko dute Zigako Joxean Etxeberria eta Unai Otaegik, Hodei Ezpeleta eta Goizeder Beltzak eta Luis Polanco eta Beintza-Labaiengo Jon Telletxeak. Trontzan ere ariko dira baina lerro hauek idazterakoan zehaztu gabea zen zeinek parte hartuko duten.

Bestetik, Urrezko Harri-jasotze Txapelketako hirugarren eta azken finalerdia jokatuko dute Mikel Lopetegi Urrak, Gorka Etxeberriak eta Jon Gisasola Zelai V.ak. Bestetik,

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun