Berdintasunerako programako lehen formakuntza saioa egin dute Leitzaldeko hautetsiek

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 12a, 08:00
Lehenbiziko formakuntza saioan parte hartu zuten Leitza eta Aresoko zinegotziak, Idoia Lekuerekin.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomuntiateko berdintasun programatik Leitza eta Aresoko hautetsiei zuzenduriko formakuntzaren lehenengo saioa izan zuten ostegunean Idoia Lekuerekin. Hiru orduko saioa izan da eta bertan «emakume eta gizonen arteko desberdinkeriaz eta hauek mantentzeko mekanismoetaz» aritu ziren. Datorren asteko ostegunean bigarren saioa izanen dute eta udal jardueran genero ikuspegia nola txertatu landuko dute.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun