Leitzan grabatuko duten telesail baterako 18 urteko gazteak behar dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 8a, 17:00

Oria Films ekoiztetxeak Estibaliz Burgaleta gidoilariaren Tu no eres especial (Zu ez zara berezia) telesaila grabatuko du aurten Leitzan eta inguruan. Netflix plataformarako izanen da eta iragarri dutenez, 190 estatutan estreinatuko dute.

Telesailak Lekunberri izanen du erdigunea, baina Leitzako eskola eta institutu inguruan ere hartuko dituzte irudiak. Nerabeei zuzendutako fikziozko telesaila izanen da, Salavarria asmatutako  herrian kokatua, eta hor parte hartzeko 18 urte dituzten edo ekaina baino lehen beteko dituzten gazteen bila hasi dira.

Interesa duten gazteei izena, jaiotze-data eta herria zein diren erranez, serietne2021@gmail.com mezua bidaltzeko eskatu diete eta gero jakinaraziko omen diete castinga nola egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun