Hileta zibilen gaia lantzeko lehendabiziko pausoa eman dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 6a, 15:00

Hileta zibilak egiteko dagoen «hutsunea bete» nahi dute Leitzan.

Leitzako Udalak prestatu duen gida aurkeztu zuten ostegunean Herri Aretoan.

Hileta zibilen gaia lantzeko lehenbiziko pausoa eman dute Leitzan.  Ostegunean, otsailaren 4an, Muerte, ritual funerario y luto en Euskal Herria liburuaren egile den Iñaki Olaizola Eizagirrerekin bildu ziren Herri Aretoan eta Leitzako Udalak egindako gida aurkeztu zuten.

«Baliabide publikoak erabiliz eta auzolanean» hileta zibilen «hutsunea bete» nahi du herriak, «agur pertsonalizatuak eta duinak antolatzeko, ofizio erlijiosoez aparteko aukera gisa».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun