Saharako egoera hizpide izanen dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 10a, 18:15
Haizearen egia dokumentaleko grabaketak Zumaian egin ziren. Argazkia: Baleike

Abenduan Herri Aretoa ireki zutenetik, kultur eskaintza zabala izan da herrian. Joan den astean, esaterako, Miren Fagoaga herriko artistaren lanak ikusteko aukera izan zen Dolua, barne hutsaren kolorea irudietan erakusketan. Aste honetan eta ondokoetan izanen dute hitzorduek segida, baina Herri Aretoan egiten ari direnei, Atekabeltz Herriguneak antolatutakoak gehitu behar zaizkie.

Larunbat honetan,  otsailaren 13an, Saharako egoerari buruzko mahai-ingurua eta Haizearen egia dokumentala ikusgai izanen dira Herri Aretoan, 18:00etan. Sarrerak bi eurotan eskura daitezke Astizen eta Maimurren.

Haizearen egia

Saharako 20 urteko mutil gaztea da Tahar, eta Euskal Herrian bizi da. Haren familiak, berriz, Tindufeko errefuxiatuen eremuan bizitzen jarraitzen du. Egun batean, dei bat jasoko du bertatik: aita hilzorian dago. Saharar gaztea etxera itzuliko da eta, aitaren gorputza garbitzen duen bitartean (musulmanen usadioa), aitzin egin beharko die iraganari, oroitzapenei eta kontraesanei. Lortuko al du bere bizitzako pasarteak dagokien lekuan jartzea? Gai izanen al dira elkar ulertzeko? Eta elkarri barkamena eskatzeko?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun