Musika doinuak lagun, kopla zaharrak kantari ibili dira Areson

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 5a, 09:00

Trikitixa, pandero eta akordeoiarekin kalejiran ibili ziren atzo arratsaldean Areson. Santa Ageda bezpera izaki, makilak eskuan eta zapiak lepoan kuadrilla polita bildu ziren. Plaza zaharretik abiatuta herriari itzulia eman zioten eta hainbat txokotan kopla zaharrak kantatzeko geldialdiak egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun