Traktoreen azterketa teknikoa pasatzeko aukera izanen dute otsailaren 18an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 9a, 16:00
Datorren ostegunean herrian pasatu ahal izanen dute traktoreen azterketa.

Goizuetako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, herritarrek otsailaren 18an, heldu den ostegunean, traktoreen azterketa teknikoa egiteko aukera izanen dute. Irisarri pilota plazan bilduko dira 10:00etatik 14:00etara.

Oharrean adierazi dutenez, Quadak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiten duten toki finko batera eraman beharko dituzte, ez unitate ibiltarira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun