Kopla kantari ibiliko dira gaur arratsaldean Areson

Ttipi-Ttapa 2021eko otsailaren 4a

Joan den urtean, kuadrilla ederra bildu ziren Areson Santa Ageda bezperan.

Gaur, otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera eguna, bazterrak kantuz betetzeko eguna izaten da, makila kolpeek lagunduta. Areson, «segurtasun neurriak mantenduz» ohiturari eustea erabaki dute eta guraso elkarteak «herrian barrena kopla kantari ateratzeko» deia egin du.

18:00etan Plaza Zaharrean egina dute hitzordua, eta zapia eta makila ez ahazteko oroitarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun