Itxura denez, erreferentzia-zentroa 20 minutura baino gehiago den herri txikietan desfibriladorea beharrezkoa da, eta horixe izan da Aranoren kasua, Goizueta 20 minutura baino gehiagora dutelako.
Joxan Ruiz Aranoko alkateak argitu duenez, «oraingoz, desfibriladorea instalatu baino ez dute egin. Aurrerago nola erabili behar den jakiteko eta bestelako azalpenak emateko ikastaro bat ematera etorriko dira. Herritarrei horren berri jakinaraziko diegu».