'Aitor eta Galder aske!' lelopean elkarretaratzea izanen dute gaur Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 3a, 08:00
Auzitegi Nazionalak bi arabar gazteei ezarritako zigorra salatzeko elkartuko dira Leitzan. Argazkia: halabedi.eus.

Lopeneko biribilgunean bilduko dira, 20:00etan.

Leitzako Ernaik deituta, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aldeko elkarretaratzea eginen dute gaur Lopeneko biribilgunean. Auzitegi Nazionalak jarritako lau urteko espetxe zigorra salatzeko bilduko dira.

Aitor Zelaia eta Galder Barbado

Zelaia eta Galder gazte arabarrak duela bi urte atxilotu zituzten, material lehergarria zuen bidoi bat «helburu terroristarekin lehergailuak erabili eta edukitzea» egotzita. Orduan, sei hilabetez egon behar izan zuten kartzelan, eta geroztik, epaiketara bitarte, baldintzapeko askatasuna izan dute. Joan den urtarrilaren 21ean eta 22an egin zuten epaiketa Madrilen eta, Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra eta hamar urteko inhabilitazio absolutua ezarri die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun