Inauteriei keinu egin diete Areson

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 1a, 17:39

Inauteriak behar bezala ospatzerik izan ez badute ere, Aresoko Nazabal eskolakoek ostiralean egin zuten seinalea. Ipuinetako pertsonaien azalean sartuta antzerkia egin zuten, eta guraso elkartekoek ere festarekin bat egin zuten.

Errege lehoia, Edurnezuri eta zazpi ipotxak, txerrikume eta otsoen istorioak... Antzerki emanaldi ederra eman zuten Aresoko eskolako lagunek ostiralean, urtarrilaren 28an. Guraso Elkartekoak, berriz, 101 dalmaten mozorroa jantzita atera ziren kalejiran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun