Eskualdeko elikadura sistema lantzeko proiektuarekin segitzen dute Mendialdean, Cederna Garalur Elkartea gidari dutela, eta udalerri bakoitzean bilerak egiteko asmoa dute. Aresoko hitzorduan, besteak beste, eskualdeko baserritarren elkartearen egoeraz ariko dira. Horrekin batera, aurtengo azoka ibiltaria ere hizpide izanen dute eta Mimukai garapen eta transformazio guneaz ere ariko dira. Bestelako ekarpenak egiteko aukera ere izanen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!