Karrape irratia berriz ere antena uhinen bidez entzuten ahal da

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 28a, 19:00
Emisio ordutegitik kanpo ere 'grabazioen zerrendan' elkarrizketak aditu ahal dira.

Zuzeneko saioak 10:30etik 14:00etara dira

Udaletxeko teilatuko berritze lanak egiteko Karrape irratiko antena kendu behar izan zuten eta aste batzuez Internet bidez bakarrik aditu ahal izan da. Lanak bukatuta, antena berriz ere martxan paratu dute eta, ondorioz, ilbeltzaren 29tik aurrera Internetez eta betiko irrati seinalearen bidez entzuten ahal da.

Irrati uhinen bidez edo Interneten

Interneten, ordenagailua edo mugikorra erabiliz, www.leitza.eus helbidean aditu ahal da, 'zuzenean entzun' irudian klik eginez. Emisio ordutegitik kanpo ere elkarrizketak entzungai daude, 'grabazioen zerrendan'. Irrati uhinen bidez, berriz, irrati entzungailua 107.8 zenbakian sintonizatuz entzun ahal izanen da. Zuzeneko saioak 10:30etik 14:00 arte dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun