Ardi, behi edo txekorren PAC kanpainarako behar diren ziurtagiriak eskatzeko epea ireki du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 28a, 18:00

Ziurtagiriak eskatzeko azken eguna otsailaren 17a da, asteazkena

Eskaera egiteko honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Errolda agiria, hiru urteko antzinatasunarekin.
  • Herrian, urtean gutxienez bederatzi hilabetez, bizi denaren zinpeko aitorpena.
  • Udalarekin zorrik ez duenaren agiria.
  • Bakoitzak, jabetzan edo alokairuan, dituen lurren zinpeko aitorpena.
  • Azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa.
  • Nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen denaren ziurtagiria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun