Eskualdeko elikadura sistema hizpide izanen dute ostegunean Aranon

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 27a, 17:00

Cederna Garalur Elkartearen eskutik, Mendialdeko elikadura sistema lantzen segitzen dute. Horren barne, hainbat bilera eginen dituzte ondoko egunetan. Aranon, esaterako, bihar, osteguna, 17:30ean Maisuenean elkartuko dira eta astelehenean Areson.

Joan den urtean hasitako dinamikarekin segituz, aurten ere eskualdeko elikadura sistema lantzeari ekin diote Mendialdean, eta udalerri bakoitzean bertako lantaldearekin bilerak egiteko asmoa dutela adierazi du Cederna Garalur elkarteak. Besteak beste, eskualdeko baserritarren elkartearen egoeraz ariko dira. Horrekin batera, aurtengo azoka ibiltaria ere hizpide izanen dute eta Mimukai garapen eta transformazio guneaz ere ariko dira. Bestelako ekarpenak egiteko aukera ere izanen da.

Aranoko hitzordua Maisuenean eginen dute, ostegunean, hilaren 28an, 17:30ean. Edukiera mugatua denez, joateko asmoa dutenei aurretik jakinarazteko eskatu die Cederna Garalurrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun