Goizuetako Umore Ona elkarteak bazkide berrientzako izen-ematea ireki du. Apuntatu nahi dutenek martxoaren 7a baino lehen elkartearen egoitzara joan edo posta elektronikoz goizuetakoumoreona@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.
Izena ematen duen bazkideek beste bi bazkideren babesa beharko dute. Eta, horrez gain, sarrera gisa, ordainketa bat egin beharko dute: 25 urte baino gehiago dituztenek 510 euro edo 70 euroko kuota bat eta 40 euroko 11 ordaindu beharko dituzte; 25 urte baino gutxiago dituztenek, berriz, 300 euro edo 25 euroko 12 kuota.