Zerbitzu anitzetako langilearen eginkizun nagusiak honako hauek izanen dira:
- Ur biltegien, kloratzaileen eta hornidura zein saneamendu sareen mantentze-lanak egitea.
- Herriko argiteriaren mantentze eta zaintza lanak.
- Herriko bide eta mendien mantentze lanak.
- Igeltsero, iturgintza, elektrizitate, zurgintza eta soldadura lanak egitea.
- Udalak eskatutako egitura eta aparailuak jarri eta kentzea.
- Hiri altzarien pintatze lanak.
- Aresoko hilerriko garbiketa eta mantentze lanak.
- Aresoko eskolako mantentze lanak.
- Aresoko Udaletxeko mantentze lanak.
- Laguntza administratiboko oinarrizko lanak.
Lanpostua eskuratu nahi duten izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Adinez nagusia izatea eta, hala bada, legez ezarritako adina ez gainditzea.
- Euskaraz jakitea. Eskatutako titulazioa ez badu, ezagutza hori egiaztatzeko, euskara-mailako proba bat egin beharko du izangaiak, lanpostuko hizkuntza eskakizunari dagokion hizkuntza-maila nahikoa duela zehazteko.
- Eskola Graduatu, Lehen Mailako Lanbide Hezkuntzako edo baliokide den titulua izatea.
- B1 motako gidabaimena izatea.
Eskabideak 2021eko otsailaren 5a baino lehen aurkeztu behar dira Aresoko Udalean edo e-Postaz areso@areso.eus helbidera bidaliz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!