Udal eraikinei buruzko plangintza aurkezteko batzarra eginen dute ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 25a, 15:00
Parlamentuko ordezkariek 'Ospitale zaharra' bisitatu zuten duela urtebete.

Herri batzarra Udaletxeko Ganbaran eginen dute 19:00etan.

Goizuetako Udalak egoera kaskarrean dauden hainbat eraikinen segurtasuna bermatzeko eta erabilera emateko hainbat aukera aztertuz, plangintza bat egin du. Plangintza horren helburua herrian dauden «beharrei erantzutea eta eraikin hutsak betetzea» da. 

Orain, udaleko etxebizitza lantaldeak plangintza herritarrei aurkeztu eta iritziak jasotzeko herri batzarra antolatu du. Datorren ostiralean, urtarrilaren 29an, udaletxeko Ganbaran bilduko dira 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun