Koronabirusak eragindako egoera tarteko, Areson ere ezin izango dituzte inauteriak ospatu. Egun berezi horiei keinu egiteko, inauterietako argazkiak bildu eta bideo bat sortzeko asmoa du herriko Lagun Arte elkarteak. Horretarako laguntza eskatu die herritarrei: «etxeko albumei hautsa kendu eta bidali argazkiak aresolagunartea@gmail.com helbidera. Argazkiak bidaltzeko hondarreko eguna osteguna, urtarrilaren 28a, izanen da.