Astelehenean Leitzako liburutegia itxita izanen da

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 22a, 11:00

Astelehenean, urtarrilaren 25ean, Leitzako liburutegia itxia izanen dela jakinarazi dute liburutegitik. Bestalde, heldu den astean liburutegi ibiltaria Areso, Goizueta eta Aranora joanen da.

Areson hasiko du liburutegi ibiltariak aurtengo ibilbidea. Heldu den asteazkenean, urtarrilaren 27an, 14:15etik 15:00etara Areson izanen da. Biharamunean, berriz, urtarrilaren 28an, Goizuetan eta Aranon eginen du geldialdia. Goizuetan 14:30etik 15:30era eta Aranon 16:00etatik 16:30era.

Horrez gain, aurretik liburuak edo DVDak eskatzeko aukera izanen da, 617 38 58 82 telefonora Whatsappez mezua bidalita edo biblilei@navarra.es helbidera idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun