Liburutegi ibiltaria asteazkenean, hilaren 27an Areson eta ostegunean, hilaren 28an Goizuetan eta Aranon, egingo du urteko lehenbiziko bisitak. Areson 14:15etik 15:00etara udaletxean izango dute nahi duten herritarrek liburu trukea egiteko aukera. Ostegunean, berriz, 14:30etik 15:30era Goizuetan eta 16:00etatik 16:30era Aranon ibiliko da.