Goizuetako Udal eraikinei buruzko batzarra eginen dute ostiralean

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 27a, 08:00

Udaleko etxebizitza batzordeak udal eraikinei buruzko plangintza egin du eta behin lan hori osatuta, orain herritarrei aurkeztu nahi die, ospitalearekin, medikuaren kontsulta zaharrarekin eta beste udal eraikinekin zer egiteko asmoa duen jakinarazteko.

Helburu horrekin batzar irekia deitu du ostiral honetarako, urtarrilaren 29rako. 19:00etan udaletxeko ganbaran bilduko dira eta udalak adierazi duenez, herritarrek beraien proposamenak egin eta iritzia emateko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun