Leitzako Udalak eta Festa Batzordeak antolatuta, 3 eta 99 urte bitarteko ikusleendako Amico on the beach antzezlana izanen dute astelehenean, ilbeltzaren 25ean, Leitzako Herri Aretoan. Hasiera batean emanaldi bakarra antolatu zuten, 17:00etan zehazki. Hala ere, sarrera guztiak saldu dituztenez, 18:30ean beste emanaldi bat egiteko aukera aztertuko dute. Aurrera eraman ahal izateko gutxienez 90 pertsonek eman beharko dute izena. Maimur eta Astizen utzi dituzte izena emateko zerrendak.
'Amico on the beach'
Ion Amico eta Txori Amico berriz murgiltduko dira keinuen eta mugimenduaren hizkuntzan, eta ikuskizun freskagarri bat eskainiko digute. Musika eta umorea uztartuz oporraldi ederraz gozatzen dute, surflari, hondartzako zaindari, boxeatzaile, marinel... izanen dira.