Euskal Herria Mendi Erronka bertan behera utzi dute

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 20a, 12:00

Ekainaren 5ean egitekoa zen Leitzako mendi lasterketa ezaguna, baina Covid-19ak eragindako ezohiko egoerak oraindik jarraitzen duela ikusita, ez egitearen aldeko erabakia hartu dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, «ezinbestekoa zaigu segurtasuna bermatzea eta auzolana gure oinarri handienetarikoa denez, erabaki aproposena dela uste dugu».

2020an ere bertan behera utzi behar izan zuten mendi erronka, eta izena emana zuten korrikalari guztiei dortsalaren %100 itzultzea erabaki zuten antolatzaileek. Aurten lasterketarik izanen ez bada ere, egoerak uzten badu 2022an bueltan izanen direla jakinarazi dute: «67 kilometro dituen lasterketari berriro ere merezi duen moduan harrera eginez».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun