Sinopsia
Marradun kamisetak eta bonberrak janzten zituen belaunaldikoa da Ion Martinez. Gaztetan ez bezala, orain lagun batekin gozotegian geratu eta infusio bat hartzea ospakizuntzat hartzen dutenen ordezkaria bezala identifikatzen du bere burua. Bakarrizketan bere belaunaldiari buruzko umorezko pasarte batzuk eskaintzen ditu. Martinez 40 urtekoez ari da, nahiz eta berak oraindik 39 dituen.