Zabaleta eta Eskuderok irabazi dute eskuz binakako txapelketako lehenbiziko partida

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 18a, 15:00

6-22 irabazi zieten Arozena eta Zelaraini.

Igandean, urtarrilaren 17an, abiatu zuten Nafarroako bigarren mailako Eskuz Binakako Emakumezkoen txapelketa Goizuetan. Irati Arozena eta Mayi Zelarainek, bikote osatuta, Ainhoa Zabaleta eta Maria Eskuderoren aurka jokatu zuten. Txapelketako lehenbiziko partidan Zabaleta eta Eskudero izan ziren irabazle, Arozena eta Zelarain mendean hartuta (6-22).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun