'El Conquistador' saioan parte hartuko du Jon Zabaleta goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 15a, 19:00
30 urteko goizuetarrak «nafar batek irabazteko garaia» dela uste du.

Goizuetako Jon Zabaleta ikurrina eskuratzeko lehian ariko da talde gorriarekin.

Joan den astelehenean abiatu zen El Conquistador del fin del mundo saioaren XVII. edizioa. Lehenbiziko saioan aipatu bezala, edizio honetan 36 parte-hartzaile, hiru taldetan banatuta (gorriak, urdinak eta berdeak), lehiatuko dira ikurrina eskuratzeko norgehiagokan. Talde gorria, gizonezkoek osatua; urdina, emakumezkoena; eta urdina, mistoa, osatu dituzte.

Jon Zabaleta Beko

Talde gorriko parte-hartzaileen artean dagoen Jon Zabaleta izanen da edizio honetan eskualdeko bakarra, Beko ezizenez ezagutua den goizuetarra. 30 urteko suhiltzaileak «aitzinera egiteko moduan» ikusten du bere burua eta «nafarren batek irabazteko ordua» delakoan dago. Ehiza gustuko duen arren, ez da itsutua: «gustuko dut baina ez Errok bezainbeste». Zailtasun nagusiak «matematika eta eskalatzea» dira berarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun