Nafarroako bigarren mailako pilota txapelketako partida jokatuko dute igandean lau goizuetarrek

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 13a, 10:00
Igandeko partidan jokatuko duen laukotea. Ezkerretik hasita Arozena, Zelarain, Eskudero eta Zabaleta.

Nafarroako Kluben Arteko Binakako Txapelketaren barne, bigarren mailan, goizuetarren arteko lehia izanen da igande honetan Goizuetan. Umore Onako pilota elkarteko Ainhoa Zabaletak eta Mayi Zelarainek Irati Arozenaren eta Maria Eskuderoren aurka jokatuko dute.

Igandean, ilbeltzaren 17an, 12:00etan hasiko da neurketa eta Umore Onatik adierazi dutenez, osasun egoera tarteko, ate itxiekin jokatuko dute partida.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun