Urtarrilean, Negun atekan hotzik ez egitasmoaren barne, escape rooma eta Anari bakarlariaren kontzertua izan dituzte Leitzan. Ekitaldiek heldu den larunbatean, hilaren 9an, izanen dute segida, 19:00etan izanen den Urten behin txapelketarekin. Egunean behin txapelketaren gisara, parte hartzen dutenek Atekabeltzeko eta herriko bitxikeriez eta beste hainbat kontuz galderak erantzun beharko dituzte. Izena emateko bizpahiru laguneko taldeak osatu eta asanbladako kideren bati jakinarazi edo atekabeltz@gmail.com helbidera zein Instagram kontura idatzi beharko da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!