Nafarroako Gobernuak herriko azpiegituretan hobekuntzak egiteko 16.700 euro inguruko dirulaguntza eman dio udalari eta hori Maisueneko eraikinari aterpea eransteko aprobetxatu du udalak. Aurrekontua 16.500 euro ingurukoa izan da eta obra abenduan hasi eta bukatu zuten. Egindako lanari esker, urte berriarekin batera, herritarrek terraza ireki horretan elkartzeko aukera dute. Hala ere, udaletik azpimarratu dutenez, Covid- 19a dela eta, indarrean dauden babes neurriak hartzea ezinbestekoa izanen da terrazan biltzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!