Erregeentzako gutunak jasotzeko postontziak jarri dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 4a, 11:00

Bideo honen bitartez, mezua luzatu diete hiru errege magoek leitzarrei. Aurreratu dutenez, osasun egoera dela eta, aurten pajeek ezin izanen dute eskutitzen bila joan, baina bi postontzi prestatu dituzte eta atzo, gaur eta bihar Maimurreko eta Pakoneko atarian izanen dira. Bestalde, bihar, urtarrilaren 5ean, 18:30etik aurrera herrian barrena ibililko direla jakinarazi dute.

Ohiko moduan izanen ez bada ere, bihar «herritarrak agurtzeko» asmoa dutela adierazi dute hiru erregeek. Baina ohartarazi dutenez, «ezin izanen duzue gurekin batera etorri». Horrekin batera, «segurtasun tartea errespetatzeko» eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun