'Covid-19aren aurrean, txerto emozionala' formakuntza saioa ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 4a, 08:00

Azaroaz geroztik Leitzan egiten ari diren Osasunaz beste begirada bat formakuntza zikloaren barne, hirugarren saioa ostiral honetan, urtarrilaren 8an, eginen dute Leitzako Atekabeltz gaztetxean. 18:00etan hasiko da eta Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta gizarte hezitzailea izanen da hizlaria.

Osasunaren inguruan «beste begirada bat lantzeko beharra» ikusita, irailean hainbat herritar biltzen hasi ziren Leitzan. Hala sortu zuten Osasunaz Hausnartzen taldea eta azaroan hasita lau saioko formakuntza zikloa antolatu zuten. Azaroaren 26an Nola zaindu gure osasuna garai hauetan. Txertoa zu zeu zara hizpide izan zuten; abenduaren 17an Kutsadura elektromagnetikoaren eragina gure osasunean eta ingurumenean hitzaldia izan zuten eta ostiral honetan hirugarren saioa eginen dute, Nerea Mendizabalekin. Laugarrena eta azkena otsailaren 18rako prestatua dute. Goiuri Alberdi Aresti nutrizioan eta osasunean doktorea denak Zer da bizitza osasuntsua? Elikaduratik gure interdependentziak arakatzen izanen du hizpide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun