Segurtasun neurriak hartuta eginen diete ongietorria hiru erregeei Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 4a, 09:00

Bihar, urtarrilaren 5ean, eskolako frontoian bilduko dira eta edukiera mugatua izanen da, gehienez 150 lagunek izanen baitute sartzeko aukera. Goizuetako Guraso Elkarteak antolatutako hitzorduan eskolako umeei bakarrik banatuko dizkiete opariak.

18:30ean hasiko da ekitaldia eta osasun egoera tarteko, sarrera eta irteera txandakatuta eginen dute. 18:15ean zabalduko dituzte ateak eta bost urte bitarteko haurrek saskibaloi pistako atetik sartu beharko dute eta sei eta hamar urte bitartekoek ate nagusitik. Gainontzekoek parkeko atetik sartu beharko dute. Horrez gain, sei urtetik gorako guztiek maskara jantzi beharko dute eta  antolatzaileek 1,5 metroko segurtasun neurria mantentzeko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun