Negun atekan hotzik ez lelopean, hainbat ekitaldi izanen dituzte ilbeltzan Leitzako Atekabeltz gaztetxean. Lehenbiziko hitzordua hilaren 2an, heldu den larunbatean, izanen dute, 10:00etan. Joan den urtean bezala, escape room bihurtuko dute gaztetxea. Lauko taldeak osatu eta izena ematera animatzeko deia egin dute. Parte hartu nahi dutenek Instagram kontura (@atekabeltz_gaztetxea) edo korreora (atekabeltz@gmail.com) idatzi edo asanbladako kideren bateri jakinarazi beharko diote. Aurreratu dutenez, joan den urteko berdintsua izanen da eta, beraz, iaz parte hartu ez zutenek aurten dute aukera.
Biharamunean kontzertua
Urtarrilaren 4an, 19:00etan, Anariren eskutik kontzertua izanen dute. Entzuleek Azkoitiko euskal kantugile eta abeslariaren doinu eta hitz biluziez gozatzeko aukera izanen dute. Gonbidapenak gaur eskuratu ahal izanen dira 18:00etatik 20:00etara bitarte gaztetxean bertan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!