Urtezahar egunean Mandoegira irteera antolatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 29a, 18:00

Goizuetako Umore-Ona elkarteko Arainburu Mendi Taldeak egin du deialdia. Ostegunean, abenduaren 31n, 08:00etan herriko plazatik aterata 14,59 kilometroko itzulia prestatu dute.

Antolatzaileek Mandoegiko buelta bost orduko ibilaldia izanen dela iragarri dute eta osasun egoera tarteko, hainbat neurri hartuko dituzte. Alde batetik, hamabi laguneko taldeak eginen dituzte eta bestetik, bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du. Horrez gain, maskara eraman beharko da segurtasun neurriak mantendu ezin diren momentuetan erabiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun