Mendialdeko azoka ibiltarietan parte hartu dutenei esker onez bideoa egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 30a, 10:00

Latasan, Jauntsaratsen, Goizuetan, Baraibarren, Lekunberrin eta Leitzan. Guztira sei azoka ibiltari egin dituzte aurten mendialdean, eta erantzunarekin kontent gelditu dira ekoizleak eta artisauak. «Urte zail honetan modu batean edo bestean azoka horietan parte hartu» dutenei eskerrak eman nahi izan dizkiete eta horren harira bideoa egin dute.

Azoka ibiltarien aurreneko edizioaren arrakasta ikusita, ekimen honetan parte hartzen duten udalak, tokiko lantaldeak, Cederna Garalur eta Plazaolako Turismo Patzuergoa 2021eko edizioa antolatzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun