Leitzako Itzaire Udal Haur Eskolako logo berria aukeratu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 29a, 19:00
Edurne Jauregi, Iriber Arangoa eta Aingeru Zabaleta izan ziren sarituak, hurrenez hurren.

300 herritarrek parte hartu dute bozketa prozesuan eta Edurne Jauregik sortutako logoa izan da bozka gehien jaso dituena.

Bozketa prozesua Internet bidez burutu zen. Edurne Jauregiren Gaztaina logoak 173 boto jaso zituen (%57,7); Iriber Arangoren Kimu berriak 78 boto (%26) eta Aingeru Zabaletaren Haur eskola, denan eskolak 50 boto (%16,7). Sari banaketa abenduaren 24 eguerdien egin zen Leitzako Batzar Aretoan.

Edurne Jauregiren logoa

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun