Musikazaleek egun hauetan Atekabeltz gaztetxean zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izanen dute. Izan ere, urtarrilaren 3an, 19:00etan, Anariren kontzertua izanen dute.
Anari taldea
Bakarlari honen kantuetan ahots tenkatuak, doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak aurkitzen dira. Taldea Thalia Zedekek (gitarrak eta ahotsa), Anari Alberdik (gitarrak eta ahotsa), Ander Mujikak (gitarrak), Mariano Hurtadok (pianoa eta teklatua), Mikel Txopeitiak (bateria), Xabier Olazabalek (baxua) eta Ager Insunzak (biola) osatzen dute.